bullyingaren partaideak

partaide ezberdinak aipatu eta azalduko dizkizuegu, badakizuenez, Bullying sufritzailea ez da bakarrik biktima, erasotzailea era bada. -Erasotzailea: Taldearen barruan arauak eta eginbeharrekoak erabakitzen dituen persona da, baina beti ez da bera ekintza egiten dueña, bezaz erasotzaileek pasiboki jokatu dezakete.Honek esan nahi du, gainontzekoei zer egin derrigortzen die , bera ekintza horren buru izanik baina “ eskuak zikindu barik.” Normalean liderra izaten da erasotzailea eta haren indarra eta gehiegikeria erakusteko beharra izan ohi du. -Jarraitzaileak: Liderraren atzetik dabiltza normalean. Liderrarentzat beharrezkoa da jende talde hau, haiek egiten dituztelako agindutako ekintzak, beraz, bullying-ak ez luke balio bera izango talde honen partaidetzarik gabe.Gehienetan, erasotzailearen jarraitzale dira, beraren beldur direlako. -Biktima: erasotzaileak baino indar gutxiago izaten du normalean. Beldurra sartzen diote gorputzean eta erasoa ez da amaitzen beste norbaitek haren postura hartu arte edo heldu batek esku hartu arte. -Ikusleak: Ikuspuntu ezberdina izan dezakete: 1. Erasoa ikusi egiten du besterik ez. 2. Ikusitakoaz barre egiten du. 3. Ikusi eta parte hartzera bultzatzen du liderrak eta jarraitzaileek. 4. Ikusi eta ekiditzen saiatzen dena.Gutxienengoa da, eta arriskutsu bilakatu daiteke hauen jarrera, izan ere, erasotua ere bihurtu daitekeelako. -Eskola osatzen duten pertsonak: Irakasleak, zuzendariak etab. Haiek dira bullying-a somatu eta ekiditu behar dutenak. Ikasteko arazoak izan ohi dituzte eta irakasleak parte hartu behar du hori ekiditzeko, berak ikusten baitu klaseko jarrera. -Gurasoak: Haien seme-alben portaeraren aldaketak somatu behar dituzte, haiek direlako hoberen ezagutzen dutenak. Edozein aldaketaren berri ematea komeni da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario