pertsonaien ondorioak

Jarraian aurretik aipatutako pertsonaiek sufritutako ondorioak azalduko ditugu: -Biktimaren ondorioak dira nabarmenenak oro har, ezagutzen ditugun kasu gehienetan. Baztertuta sentitzen dira, lagunekin ez dute harremanik, azkenean sufritzeaz gain euren bizitza erabat aldatzen da. Eskoletan, etxean eta inguru guztietan izugarrizko tristura eta bakardadea nabaritzen da, eta esan beharrik ere ez dago, normalean, euren ikastolako notak txarrerantz egiten dutela. Biktimaren ondorioak latzenak izaten dira, hainbat kasutan euren buruaz beste egitera bultzatzen ditu batzuetan. -Erasotzaileak jasan dezakeen ondorioak, zenbait ikerketen arabera, adierazten digute, erasotzaileek delitu ekintzen aurreko pausoan agertzen direla, hau da; gauzak aldatu ezean, etorkizun batean, legearekin arazo serioak izan ditzaketela. Erasotzaileari, besteekin harremantzeko momentuak saiak egiten zaizkio, eta orregatik modu autoritarioan eta biolento batean jardutea eragiten dio.Era honetako pertsonak, ez dakite galtzen eta mehatxuak eta indarra etengabe darabilte besteek haiek esandakoa betetzen ez dutenean. Baina ildo honetatik jarraitzen dute bai ikusleek bai jarraitzaileek, izan ere, haien ondorio izan daiteke euren esfortzua hori ekiditeko ez dela nahikoa eta orregatik pasiboki jokatu dezakete harreman positiboak lortzeko momentuan. -Ikastetxeak izan ditzakeen ondorioak nahiko kontrajarriak dira: alde batetik, bullying kasuei aurre egiten ez badaki eta arazo horrek aurrera egiten badu, ikastolaren fama edo ospea txartuko da. Bestalde, aldiz, Ikastetxe batek Bullying kasu baten aurrean hartutako neurriak egokiak izanez gero, beste hainbat ikastetxeren modelo izan daiteke, eta horrekin batera, betiko Bullying kasuak desagerrarazteko pauso bat aurrera emango luke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario