zer da bullying eta bullying motak
Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da, azken urte hauetan hainbat eta hainbat kasu komunikabideetan irtetearen ondorioz, oso entzutetsua bilakatu den arazoa da.
Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo. Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik kanpo geratzen da.
Bullying-a ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:
• Hitzen bidez lotzaraztea : iraindu, ezizenak jarri, norbaiti buruz gaizki esaka aritu, norbaiti buruzko zurrumurruak zabaldu...horrelakoak sartzen ditugu barruan.
• Mehatxu psikologikoak : beldurra sortarazteko mehatxuak, dirua edo helbururen bat lortzeko mehatxuak, edo, beste gabe, biktima gauzak egitera derrigortzeko meatxuak, besteak beste.
• Eraso fisikoak: zuzenak zein zeharkakoan izan daitezke. Zuzenen artean , borrokak, jipoiak, edo, kokotekoak sar ditzakeguz; zeharkakoetan, aldiz, biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...
• Isolamendu soziala biktimari taldean, lana egiterako orduan, jolasorduan... parte hartzen utzi ez, ezikusiarena eginez. Subjektuaren bizi egoerari dagokio, besteenganako beldur izatera arrazoiren bate maten dizkietelako. Bullying mota honek, arrazo desberdinak izan ditzake, talde bateko kide izatetik, bakarrik egotera igaro daiteke, vaina veste egoera bat da nagusi; Talde bateko kide izateari uko egin eta bizi osoan bakarri egoteari ere deritzo , bullying mota hau hainbatetan gertatzen da, baina ekintza hauetan gehienbat: Etxez aldatzea, kanpoko lurralde batetik etortzea, gizarte aldaketak, talde social batetik kanporatzea, hiri edo ikastetxe berri batera joatea… kasu horietan ez dira taldeko kide sentitzen ez baitute ezer ez amankomunean, egoera honetan dauden gehienek honako síntoma hauek pairatzen dituzte: beldurra, normalean aspertuta daude, bakardeadea, haserrea…
• Eraso arrazista ere badago, honen jomuga etnia eta kultura minorizatuetako kideak diren pertsonei erasotzean datza. Honako eraso hau, gu bezalakoa ez den norbaiti egiten zaio normalean, arrazoi nagusiak honako hauek direlarik: Azaleko kolore ezberdina edukitzea eta kultura edo erlijio ezberdinean sinstea dira.Eraso mota honetan erasotzaileak aitzaki moduan hartzen du arraza eraso edo jipoitu ahal izateko.
• Eraso sexuala zeinek erasotua deseroso eta umillaturik sentiarazten duen. Hainbat ezaugarri dauzka:
-Edoizein gizakiren gorputzeko atal sentsibleak ikutzen dituenean erasotzaileak, eta gero norberak aurpegia ez ematean gertatzen da.
-Umeentzat arruntak diren txantxak ere eraso mota honetan sar ditzagu. Adibidez, neskei gona igotzea edota mutilei praka jaistea.
-Eraso sexuala ere, norbaitek egin nahiz ez duen ekintza simplea edo konplexua egitera behartzean datza, hala muxukatzea nola pornografía ikustera behartzea.
-Adin honetan, bikoteak sortzen direla, ohikoak diren eztabaidak ,talde honen barruan daude batzuetan. “ Si no haces eso no me quieres” eta horrelakoak kontrolatu behar ditugu, maite gaituen pertsonak ez gaituelako zerbait egitera edo ematera behartuko, bere maitasuna jasotzeko.
-Fisikoak ez diren eraso sexualak ere ematen dira klase barruan, hala nola, homosexualei egindako erasoak, beraien orientazio sexuala dela medio. Penagarria bada ere, inguruan Jokin Cerbeiroren kasua ezagutzen dugu, non mutilak gustoko izateagaitik, bullying-a sufritu zuen eta ondoriorik latzena jasan zuen; bere buruaz –beste eginez.
• Azken urteotan teknologia berriak agertzeaz batera mobila eta mail-aren bidez ere mehatxu eta hitz iraingarri anonimoak bidaltzen hasi dira erasotzaileak, egun, gero eta lehenago erabiltzen dira sare sozialak eta horien gainean izan behar dugun kontrola bermatu behar dugu.
Ikusi dugunez, eraso guztiek lotura daukate euren artean eta ezaugarri txiki batzuek besterik ez dituzte bata besteengatik bereizten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario